Hasiera arrow Batzordeak arrow Eskola Kirol Batzordea arrow Kirola hezteko giro eta bide
Kirola hezteko giro eta bide PDF Inprimatu E-posta

Denon Eskolatik bilera bat izan dugu Udaleko Kirol Saileko arduradunekin Kirola, Hezteko Giro eta Bide kanpainaren inguruan sortutako hainbat zalantza argitzeko eta zera zehaztu nahi dizuegu:
• Ikastetxeko Kirol Proiektua (IKP) prestatzea ez da ezinbesteko baldintza izango 2008-2009 ikasturteko kanpainan udaleko dirulaguntzak jaso ahal izateko.
• Udaleko Kirol Sailak ikastetxeetan ematen den kirolari buruzko lehen diagnostiko bat burutu nahi du ondoren etorkizunerako proposamenak egin ahal izateko. Denon Eskolan, ados gaude, lehen urrats bezala eskatu diguten ikastetxeen inguruko informazioa bidaltzearekin.
• Bat gatoz Udaleko Kirol Sailarekin Ikastetxeko Kirol Proiektua abiatzea administrazio tramite huts bat baino gehiago izan behar duela adierazterakoan, kirola ikastetxeko hezkuntza proiektuan integratzeko modua izan behar duelako zeinean estamentu guztiak (gurasoak, Hezkuntza Saila Zuzendaritzen bidez, gorputz-hezkuntzako irakasleak…) inplikatu beharko liratekeen. Prest gaude Kirol Sailarekin elkarlanean Ikastetxeko Kirol Proiektuak prestatzen eta burutzen saiatzeko, eta ikastetxeetako irakasle eta zuzendaritza taldeen hurbiltze eta inplikazioaren alde lan egiteko.  Eta zentzu honetan ikastetxeren batean pilotu eran abiatzeko aukera eskaini dugu.
• Gabonetako opor ostean bilera batera deituko zaituztegu guztion artean IKP-aren proposamena lantzeko eta eskola kirolaren etorkizunaren ildoak zeintzuk izatea nahi dugun zehazteko.
Argitu gabe gelditu zaizuen edozein zalantzatarako deitu 945 25 61 62 telefonora (Ibon).

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Advertisement


 

Ariketen agenda

Uztaila 2019 Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2º Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA