Hasiera arrow Batzordeak arrow Osasunerako Batzordea arrow Denon Eskola ikastetxeetan WiFi teknologia erabiltzearen aurrean
Denon Eskola ikastetxeetan WiFi teknologia erabiltzearen aurrean PDF Inprimatu E-posta

Denon Eskola, ikastetxe publikoetan wifi teknologia erabiltzearen aurrean:

Europako Parlamentuak 2009ko apirilaren 2an egindako ebazpena kontuan hartuz, non besteren artean honako baieztapen hauek azaltzen diren:
•    eremu elektromagnetikoekiko (CEM) esposizioa oso nabarmen hazi da giza jarduera dela eta,
•    haririk gabeko gailuen teknologiak giza osasunean kalteak eragin ditzaketen eremu elektromagnetikoak emititzen ditu,
•    komunitate zientifikoan eztabaida dago eremu elektromagnetikoek osasunean eragin ditzakeen arriskuen inguruan,
•    eremu elektromagnetikoen mugen egokitzapena berraztertu behar da EB/599/1999 gomendioan ezarritakoaren arabera,
•    hainbat ikerketek oso maila baxuko erradiazioek ondorio kaltegarriak eragiten dituztela aurkitu dute,

zera eskatzen diogu Hezkuntza Sailari:
•    ardura printzipioa aplikatzea eta Eskola Kontseiluaren bidez hala eskatzen duten ikastetxe publikoetan kablearen instalazioa planifikatzea.

Honen inguruan joan den apirilaren 9an gaiarekiko kezka erakutsi duten arabako hainbat ikastetxe publikotako gurasoek Denon Eskolan bilera bat egitea eskatu zuten.

Bilerako ondorioak ikusi  

Kablearen Alde talde sortu-berriaren dokumentua 

Ondoren EHIGE konfederazioak ere antzerako aldarrikapena kaleratu du:

ESKOLA KONTSEILUAK HALA ESAKTZEN DUTEN IKASTETXEETAN INTERNETEKO KONEXIOA KABLEZ EGITEA ESKATZEN DIO EHIGE-K HEZKUNTZA SAILARI

“Eskola eta geletan interneteko konexioa kable bidez egiteari lehentasuna” ematea gomendatzen duen Europako Parlamentaren Asanbladaren 2011ko maiatzaren 27ko 1815 ebazpena eta erradiazio mailen kalterik ez egitearen inguruan komunitate zientifiko-medikoan dauden zalantzak kontuan harturik, EHIGEk bere jarrera berresten du eta Eskola Kontseiluek hala eskatzen duten ikastetxeen kasuan ardura printzipioa ezarri eta kable bidezko instalazioa jartzeko eskatzen dio Hezkuntza sailari.

Lezoko eskolak (http://lezo2puntu0.blogspot.com/) eta Europako beste esperientzia batzuek argi erakusten dute malgutasuna posible dela kable bidezko konexioarekin.

 

 

 
< Aurrekoa
Advertisement


 

Ariketen agenda

Uztaila 2019 Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2º Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA