Hasiera arrow Batzordeak arrow Euskal Eskola Publikoaren Jaia arrow Jaiaren kartel Sariketa
Jaiaren kartel Sariketa PDF Inprimatu E-posta

 

2010eko Euskal Eskola Publikoaren Jaiak ikastetxe publikoetan dagokion tokia hartzen joan dadin Jaiaren Kartel Sariketa antolatu dugu Arabako Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako. Gure asmoa umeek kartelen bidez Amurrion ekainaren 6an ospatuko dugun jaia iragartzea da. Guztiok pixkanaka ekainaren 6a euskal eskola publikoaren eguna dela eta guztiok batera Amurrion ospatuko dugula barneratzen joateko modua izan daitekeela uste dugu.

Horrekin batera jarduera hau plastikako irakasleen bidez bideratzea eskatu da. Ikastetxe bakoitzak etapa bakoitzeko kartel bana aukeratuko du ondoren Amurriora jaiaren egunean eramateko. Bertan aukeratutako horien artean hainbat sari zozketatuko dira. Horrez gain ikastetxean bertan egindako kartel guztiekin erakusketa bat egitea proposatzen da. Hori guztiagatik Guraso Elkarteoi zuen ikastetxeko zuzendaritza taldearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu ekintza hau zuen ikastetxean antolatzeko elkarlana eskaintzeko.

Lerro hauetatik jai dela eta zuen ikastetxerako proposatutako jarduera honetan edo sor daitezkeen bestelako ekintzetan parte hartzea sustatzeko deia egiten dizuegu.

Oinarriak ikusi

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Advertisement


 

Ariketen agenda

Uztaila 2019 Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2º Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA