Hasiera arrow IGEak arrow Seguruak arrow Denon Eskola Aseguruak
Denon Eskola Aseguruak PDF Inprimatu E-posta

Joan den ikasturtean, otsailean hain zuzen ere, gure IGEentzat Helvetia aseguru etxearekin kontzertaturik geneukan Erantzukizun Zibileko asegurua indargabetzen zen.

Duela gutxi arte IGEak bezalako erakundeei formalki eskatzen zitzaien aseguru bakarra Erantzukizun Zibilekoa zen, halere aspaldi honetan erakunde ofizialetatik Boluntarioen ekainaren 25eko 17/1998 Legea guztiz betetzea eskatzen ari da, zeinean zera adierazten den: “boluntarioak dituzten erakundeek, edozein izaera juridiko izanik, aseguru poliza kontratatu beharko dute boluntarioei osasun laguntza, jarduera boluntarioan izandako istripuek eragindako heriotza edo baliaezintasun iraunkorra zein jardueraren ondorioz hirugarrenei eragindako kalte-galerak bermatuz”.

Lehen aipatutako Legeak eskatzen dituen estaldurak eskaintzeko asmoz, gure aseguru artekariaren bidez lehenagoko estaldurarekin alderatuz Erantzukizun Zibileko poliza hobeagoa eta Istripuetarako beste bat negoziatu ditugu ondoren azaltzen diren ezaugarriekin:

 

ERANTZUKIZUN ZIBILEKO POLIZA, Ikasleen Guraso Elkarteen eta pertsona boluntarioen jarduerena:

•    Erantzukizun Zibil Enpresariala                                                      600.000.-€

•    Biktima bakoitzeko muga                                                              180.000.-€

•    Erantzukizun Zibil Patronala                                                                   Barne

•    Biktima bakoitzeko muga                                                                90.000.-€

•    Ezbehar kasurako frankizia                                                        Ez dago barne

•    Defentsa eta Diruzko Fidantzak                                                              Barne

 

BOLUNTARIOEN ISTRIPU POLIZA    

IGE-aren enkarguz boluntario zereginetan aritutako 10 pertsona izengabe arte egongo lirateke sarturik ondoko estaldurak izanik:

•    Istripuak eragindako heriotza                                                                            7.500.-€

•    Istripuak eragindako baliaezintasun iraunkorra                                                 15.000.-€

•    Istripuagatiko osasun laguntza kontzertatutako zentroetan                           Mugarik gabe

•    Istripuagatiko osasun laguntza kontzertatuak ez diren zentroetan                           900.-€

Era berean heriotza eta baliaezintasun iraunkorraren bermeen estaldura ere badute boluntario legez burututako jardueran hartutako gaixotasunetatik eratorritako ezbeharrek.

Gaiaren inguruko argipen gehiago behar izanez gero gure telefonora deitu 945-256162 (Denon Eskola ) edo bestela e-mailez E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.


 
< Aurrekoa
Advertisement


 

Ariketen agenda

Uztaila 2019 Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2º Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA