Hasiera arrow Batzordeak arrow Osasunerako Batzordea arrow Kablearen alde
Kablearen alde PDF Inprimatu E-posta

Bai EHIGE zein Denon Eskola, Eskola 2.0 programaren garapenean “zuhurtzia printzipioa” aplikatzea eta eraikitzen diren ikastetxe guztietan edota Eskola Kontseiluetan erabakirik hala eskatzen duten ikastetxeetan kable bidezko konexioa ezartzea planifikatzea eskatzen ari dira behin eta berriz.
Helburu hori lortzeko hainbat ikastetxetako pertsona batu ginen Denon Eskolan aldarrikapen ildo hori lantzeko. Eta zentzu horretan zuen inplikazioa eskatzen dugu presio neurri honetan parte har dezazuen.
Proposatzen dena zera da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Osasun, Kontsumo eta Ingurugiro sailetan ikastetxeetan eta ikasgelatan kable bidezko internet konexioak- WiFiaren ordez- lehenestea eskatzea eta horrekin batera eskolaren esparruan ikasleen sakelako telefonoen erabilera arautzea.
Zeregin honetan ekarpena egin nahi duten pertsonek hemen bertan dauzkazue inprimakiak.

Hezkuntza Saila

Osasun Saila

Ingurugiro Saila

Eskaera bakoitza maila pertsonalean egin behar da eta ezin dira talde mailan burutu beste batzuekin batera.
Eusko Jaurlaritzaren “Zuzenean” bulegoetan erregistra daitezke ondoko ordutegian: 8:00etatik 14:30etara

Ramiro de Maeztu, 10 bajo 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba) 
Andia,13 20004 Donostia (Gipuzkoa)
GranVía,85 48011 Bilbao (Bizkaia)

Burututako eskaera kopurua, jarraipena eta ibilbidea ezagutzea nahi genuke.

Ez dira pertsonalki eraman behar aipatutako lekuetara, ikastetxean bertan batek jaso eta guztienak eraman ditzake erregistratzera.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Advertisement


 

Ariketen agenda

Uztaila 2019 Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2º Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA