Hasiera arrow IGEak arrow Dirulaguntzak arrow IGEentzako E. Jaurlaritzaren diru-laguntza
IGEentzako E. Jaurlaritzaren diru-laguntza PDF Inprimatu E-posta

Deialdia ikusi

Hezkuntza Sailak Guraso Elkarteentzat diru-laguntza ematen duen deialdia 2013ko irailaren 9an kaleratzea aurreikusten dela adierazi digu.

ESKARIA BETETZEKO LAGUNTZA 

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAK IGEei BANATZEN DIZKIEN DIRU LAGUNTZAK. 2013.urtea
Irailaren 9ko EHAAn Guraso Elkarteentzako diru laguntzen deialdiaren Agindua argitara eman da.
Laguntzak IGEek 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egingo dituzten ekintzetarako
dira soilik, HAU DA 2013. URTE OSOA.
Garrantzitsua: aurten eskera egiteko orriak aldatu egin dira. Horregatik eskaera orriak betetzerakoan arreta berezia eskatzen dizuegu.
BI inprimaki bete behar dira:
1) “ESKABIDE” ORRIA, honako datu hauekin:
- Eskatzailea atalean: aukeratu ezazu “Ordezkaria” ( jadanik orrian markatuta dago).
- Datu pertsonalak atalean: *Titularra: Guraso Elkarteko datuekin bete; *Ordezkaria: Guraso Elkarteko Lehendakariaren datuekin bete.
- Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala: aukeratu ezazu “Posta bidezkoa” eta Guraso Elkarteko helbide postalaren datuekin bete.
- Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza: aukeratu ezazu dagokiona (euskara edo gaztelania)
- Abisuak jasotzeko datuak: jar ezazu helbide elektronikoa edo, horrela nahi izanez gero, SMSa jasotzeko telefono mugikorraren zenbakia.
Eskaera orria bukaeran, data eta Guraso Elkarteko lehendakariaren sinadura jarri.
Komeni da ere Guraso Elkarteko zigilua jartzea
2) “GASTUEN AURREKONTUA" ORRIA, honako datu hauekin:
- 1.1 Elkartearen datuak: Guraso Elkartearen izena, IFK zenbakia, helbide elektronikoa, telefonoa eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroko datuak.
- 1.2 Bere jardueraren ikastetxearen datuak: Ikastetxearen izena eta kodea (sei digitu).
Guraso Elkarteak ikasleen hartzen duen kopuruaren portzentajea % 100 eta zer Federazioko bazkidea den DENON ESKOLA.
- 1.3 Jardueren aurrekontua
a) atala: Azpiegitura gastu orokorrak. Atal honetan gastu mota hauek jarri dezakezue: Denon Eskolaren urteko bazkide kuota, telefonoa, ordenagailua, bulegoko materiala, nominak…
b) atala: Gurasoei zuzendutako jardueren gastuak: hitzaldiak, guraso eskolak, txangoak …
c) atala: Ikasleei zuzendutako jardueren gastuak: zaintza zerbitzua, eskola kirola, txangoak, eskola eguna, inauteriak,…
Guztira: jardueren batuketa guztira.
Gastuen aurrekontu orriaren bukaeran, data, Guraso Elkarteko lehendakariaren sinadura eta Guraso Elkarteko zigilua jarri.
EPEA: Eskariak aurkezteko epea 2013ko urriaren 10ean bukatzen da (epez kanpo erregistratutako eskaririk ez da onartuko).
DIRU-LAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA ETA ORDAINKETA
Emandako diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da. Lehenengoa, diru laguntzaren %75, EHAAn argitaratu ondoren, eta gainerako %25 “EGIAZTAPEN-KONTU ERRAZTUA” orriarekin batera egindako gastuen faktura eta ordainagiri orijinalak aurkezterakoan egingo da. Dokumentazio hau 2014ko urtarrilak 15a baino lehenago aurkeztu beharko da. Ematen diren epeetan diru-laguntza onartu ezean edo emandako diru-laguntza baino gutxiago juztifikatzeak diru laguntza galtzea suposatuko du.


 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Advertisement


 

Ariketen agenda

Otsaila 2019 Martxoa 2019 Apirila 2019
As As As Os os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2ş Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA