Hasiera arrow Batzordeak arrow Eskola Kirol Batzordea arrow Denon Eskolak Eskola Kirolerako diru-laguntza gehiago lortu ditu
Denon Eskolak Eskola Kirolerako diru-laguntza gehiago lortu ditu PDF Inprimatu E-posta

DENON ESKOLAN FEDERATUTAKO GURASO ELLKARTEENTZAT

 

Duela hiru urtetik hona administrazio publikoek jomugan ezarri dute ikastetxeetan IGEek antolatzen dituzten eskolaz kanpoko ekintzetako begiraleen lan egoera. Horren aurrean Denon Eskolak 2012-2013 ikasturtetik aurrera federatutako IGEentzat eskolaz kanpoko Begiraleak Kontratatzeko Zerbitzua abiatu zuen.

Ikasturte honetan, 2014-2015,  gure/zuen zerbitzu honek 30 ikastetxe ezberdinetako ia 225 begiraleren kontratuak kudeatzen ditu. Gainera, sostengu emate testuinguru horretan, federaziotik aholkularitza eta laguntza eskaini zitzaien Lan Ikuskaritzatik ezin justifikatuzko jazarpen eta zuritze errekerimendua jaso zuten 32 IGEri pasa den ikasturtean.

Federazioan burututako eskolaz kanpoko ekintzetarako batzordearen bilera ezberdinetan Guraso Elkarteetatik zerbitzu horiek eskaintzeaz gain zera eskatu zitzaion Denon Eskolari: administrazio publikoei begiraleen egoeraren erregularizatzeak ikasleen guraso elkarteei  eragiten zien gain-kostua nolabait jasan ahal izateko eskolaz kanpokoetarako egokitzen diren diru-kopuruak handitzea eskatzea.

Honen haritik, poz handiz jakinarazi nahi dizuegu Denon Eskolaren ahaleginari esker eta Arabako Biltzar Nagusietako oposizioan dauden alderdi politikoen laguntzarekin (PSE, EAJ-PNV, BILDU eta EB-B) Aldundiko Gobernua behartu egin dela eskola kirolari egokitutako diru partida 160.000 eurotan handitzera (guztira beraz 560.000 €) eta Denon Eskola federazioarekin Hitzarmen bat sinatzera.

Hemendik gutxira sinatuko dugun hitzarmen horren bidez eskola kirola sustatzeko 35.000 € bermatzen dira zuzenean eta osorik Aldundiaren eskola kirol kanpainan izena emanda dauden Denon Eskolan federatutako IGEentzat joango direnak. Diru horren banaketari dagokionez, Aldundiak proposatu duen bezala, eskola kirolean izena emandako ikasle kopuruaren proportzioan emango zaio IGE bakoitzari. Horretarako, hemendik gutxira, Aldundia zuek IGEekin kontaktuan jarriko da Denon Eskolan federaturik egoteaz gain diru-laguntza hau jasotzeko beharrezkoak izango diren eskakizun bakarrak adierazteko: ogasunean eta segurantza sozialean zorrik ez izatearen ziurtagiriak hain zuzen ere.

Federazio honetatik eskertuko genizueke diru-laguntza hau jaso eta zuen ikastetxeko eskola kirolaren inguruan ospatzen diren eskolaz kanpoko ekintzak sustatzeko erabili ondoren guri jasotako kopuru zehatza, osorik jaso duzuela ziurtatzeko, eta zer proiektu, material, jarduera eta abarretan erabili den jakinaraztea. Horrela hurrengo ikasturteei begira hitzarmen hau mantentzeko komenigarritasunaren aldeko argudioak izango ditugu.

Ez dugu idazki hau bukatu nahi gure eskariak erakunde ezberdinetara eramateko IGEek eskaini diguzuen laguntza eta babesa eskertu gabe. Eta aurreratu nahi dizuegu hemendik gutxira Eusko Jaurlaritzarekin beste hitzarmen bat sinatu behar dugula zuek guztiei, eta azken finean Arabako Eskola Publikoaren familiei esker burutzen diren kirol jarduera guztietarako, laguntza eskaintzen jarraitzeko aukera emango diguna.

Edozein zalantza baduzue edo informazio gehiago nahi izanez gero deitu federaziora (Ibon 945256162)

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Advertisement


 

Ariketen agenda

Uztaila 2019 Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2º Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA