Hasiera arrow Batzordeak arrow GARRAIO Batzordea arrow Eskola garraioa
Eskola garraioa PDF Inprimatu E-posta

 ESKOLA GARRAIORI BURUZKO IRIZPIDE
NAGUSIAK. 2004/05 IKASTURTEA


1.- Haur Hezkuntza (2. zikloa), Lehen Hezkuntza eta DBH (1. zikloa)

Garraio zerbitzua izateko, ikasleek, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea.
  • Ikaslea, ikastetxeen eremu-antolamenduaren arabera dagokion ikastetxera joatea.
  • Ikaslearen etxetik ikastetxera, gutxienez, 2 kilometro izatea. Distantzia hori ikaslearen etxetik ikastetxera oinez egiteko moduko bideari jarraituz neurtuko da.

Doako eskola-garraioa izateko aukerarik ez dagoenetan, salbuespen gisa, ikasleei dirulaguntzak eman ahalko zaizkie, garraiorako banan-banako Dirulaguntzetarako Deialdiaren bitartez.

  • 4 urtetik beherako ikasleek ere garraio zerbitzua izan ahalko dute, beti ere, gainerako ikasleei ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Edozein kasutan 4 urtetik beherako ikasleriari dagokionez ezin izango dira batera garraiatu 15 ikasle baino gehiago autobus berean.

2.- D.B.H. (2. zikloa)

Garraio zerbitzua izateko ikasleek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea.
  • Ikaslea, ikastetxeen eremu-antolamenduaren arabera, dagokion ikastetxera joatea.
  • Ikaslearen etxetik ikastetxera, gutxienez, 4 kilometro izatea. Distantzia hori ikaslearen etxetik ikastetxera oinez egiteko moduko bideari jarraituz neurtuko da.


Bestalde, DBHren 2. zikloko ikasleek garraio zerbitzua izan ahalko dute, euren etxea ikastetxetik 2 eta 4 kilometrora bitartean baldin badago eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Hezkuntza Administrazioari egozteko moduko arrazoiengatik, aldi baterako, ezohiko eraikuntza batera joan behar izatea.
  2. Ikasleak, eskola-zonifikazioa dela-eta, berea ez den beste herri edo udalerri batera joan behar izatea eskolatua izateko.
  3. Ikasturte honetan, abenduaren 31n hain zuzen, 18 urte baino gehiago ez izatea.

3.- Jantoki zerbitzua eta eguerdiko eskola garraioa bateraezinak izango dira

Jantoki zerbitzua eskaintzen duten ikastetxeetan ez da eskola garraio zerbitzurik izango eguerdian, beti ere jantoki zerbitzua garraiatuak izateko eskubidea duten ikasle guztiei eskaintzen baldin bazaie.

4.- Leku libreak

Garraio zerbitzuaren erabilpena ahalik eta onena izan dadin, ibilbideren batean leku librerik dagoenetan, lekuok goian zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten ikasleek erabili ahalko dituzte aldi baterako.
Leku libreok aldi baterako erabiltzeko baimena ikasturtera mugatuko da, eta berau eman ala ukatzea Lurralde Ordezkariaren esku egongo da, beti ere ikastetxeko Zuzendaritzaren proposamenez. Emandako baimena edozein unetan ezeztatu ahalko da antolakuntza arraoiak direla kausa edo/eta leku librea goian zehaztutako baldintzak betetzen dituen ikasleren batek erabili behar badu.
Leku libreak aldi baterako erabiltzeko baimena duten ikasleek ez dira jantoki dirulaguntzen onuradun izango eta ez dute inongo murrizketarik izango jantoki-kuotan garraiatuak izateagatik.


5.- GOIAN ADIERAZITAKO IRIZPIDEAK 2005-2006 IKASTURTEKO ZIRKULARRAK EDO GORAGOKO MAILA DUEN ARAUREN BATEK ALDATZEN EZ DITUEN BITARTEAN EGONGO DIRA INDARREAN.

 
< Aurrekoa
Advertisement


 

Ariketen agenda

Uztaila 2019 Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2º Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA