Hasiera
“Akordiorako Oinarriak” dokumentuaren gaineko EHIGEren lehen balorazioa PDF Inprimatu E-posta

 

HEZKUNTZA AKORDIOARI BURUZKO EZTABAIDA FALTSUA ABIATU DU EUSKO JAURLARITZAK

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak aurkeztu zuen “Akordiorako Oinarriak” dokumentuaren aurreneko balorazioa egin nahi du EHIGEk:

Hezkuntza Akordio batean landu behar diren gaiei buruzko eztabaida faltsua egiten ari da hasieratik Eusko Jaurlaritza. Eztabaida-prozesua abiatu du gai batzuen inguruan eta nahita kanpo utzi ditu garrantzitsuak diren beste gai batzuk, hain zuzen ere herri baten hezkuntza-eredua zehazten dutenak eta akordio baten benetako eduki izan beharko luketenak.

Amaitu da prozesu honen aurreneko fasea “Akordioaren Oinarriak” izeneko dokumentuarekin. EHIGEk ez du parte hartu urrunetik zuzendutako prozesu honetan, goian aipatutako arrazoiarengatik.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak zituen helburuak betetzen ditu dokumentu honek, baina dokumentu hau ezin da izan Hezkuntza akordio baten oinarri, arrazoi hauengatik:

  1. Ez du ezer aipatzen eskola publikoak izan behar duen funtzioaz euskal hezkuntza sisteman. Ezin da abiatu Hezkuntza Akordio bat aurretik hezkuntza-eredua definitu gabe, baita hezkuntza publikoaren funtzioa hala nola hezkuntza pribatuaren enkajea zehaztu barik.
  2. Ikastetxeen autonomiari dagokionean, Euskal Eskola Publikoaren Legeak jasotzen du jada gai hau eta ez da garatu ez delako borondate politikorik egon. Hezkuntza sailak ikastetxe publikoen autonomia sustatu nahi badu, indarrean dagoen legea aplikatzea baino ez du. Ez du inolako akordio edo itunik behar horretarako.
  3. Elkarbizitzari dagokionez, dokumentuak dio gure hezkuntza sistema ekitatiboa dela eta hori ez da egia. Eskola-segregazioa errealitate objektibo bat da, datuek hala erakusten dute eta Hezkuntza sailak ez du hartzen egungo egoerari buelta emango dioten neurri inportanterik. Ez da beharrezkoa Hezkuntza Ituna dokumentuak jasotzen dituen neurriak martxan ipintzeko. Nahiko da indarrean dagoen legedia aplikatzea. Iruzur egitea da neurri hauek aplikatzeko Hezkuntza Itun bati itxaron beharra izatea.


 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Advertisement


 

Ariketen agenda

Maiatza 2018 Ekaina 2018 Uztaila 2018
As As As Os os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2º Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA