Hasiera
EHIGE: Eusko Jaurlaritzak bizkarra ematen die eskola inklusiboagoa eskatzen duten 17.000 sinadurei PDF Inprimatu E-posta

 

Eskola-segregazioaren eztabaida Eusko Legebiltzarrera eramatea helburu duen “Eskola Inklusiboa” Herri Ekimen Legegileak EHIGEren babesa izan du hasieratik. Milaka familiak parte hartu dugu ekimen honetan, premiazkoa eta beharrezkoa delako gure hezkuntza-sistemak jasaten duen eskola-segregazioaren arazoa konpontzea.  

Pasa den ikasturtearen amaieran 17.000 sinadura aurkeztu ziren Eusko Legebiltzarrean, araudiak eskatzen duena ondo baino hobeto betez.

Pasa den astean herri ekimenez egindako Lege Proposamen honen kontrako irizpidea adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak. Honek, Legebiltzarreko eztabaida kolokan ipintzen du, nahiz eta hiritarren babesa izan.

Erabaki hau Hezkuntzaren aldeko Akordioa eta Ikasle etorkinei arreta emateko II. Plana bezalako dokumentuetan oinarritzen da; biak hezkuntza-eragileen kritikak jaso dituzte eskasak eta eraginik gabekoak direlako. Hezkuntzaren aldeko Akordioa dokumentuak Euskadiko Eskola Kontseiluan sare publikoko eragileen hainbat kritika jaso ditu, EHIGE, STEILAS, CCOO eta LABen boto partikularrekin.

“Eskola inklusiboak”, “ekitateak” eta “oztopo sozioekonomikoak gainditzeko” beharrak hezkuntza-politika aktibo eta konprometituak eskatzen dituzte. Eusko Jaurlaritzak orain arte hartutako neurriak ez dira nahiko eta ez dute borondate politikorik egungo egoera zuzentzeko.

Eusko Jaurlaritzaren posizioak Herri Ekimen Legegile honen tramitazioaren kontra argi erakusten du bere interes eza egungo hezkuntza-sistema dual eta segregatzailea eztabaidan ipintzeko. Ez dirudi bide egokia parte hartzeaz eta akordioetaz hitz egitea gizartearen ekimenak eteten diren bitartean.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Advertisement


 

Ariketen agenda

Iraila 2018 Urria 2018 Azaroa 2018
As As As Os os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2º Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA