Hasiera
EUSKAL HEZKUNTZA LEGEA EGITEKO PROZESU PARTE-HARTZAILEA ESKATU DUGU PDF Inprimatu E-posta

 

Gaur goizean prentsaurrea eman dugu EHIGE, CCOO, ELA, LAB, STEILAS, UGT, HEIZE, Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataforma, Zubiak eraikiz, Ikasle Frontea eta Bilboko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak. Adierazpen hau aurkeztu dugu:

2017ko irailean, Eusko Jaurlaritzak balizko hezkuntza lege baten oinarri izan nahi zuen Hezkuntza Akordio zabal bat lortzeko prozesu bat iragarri zuen. Gaur hemen gauden eragile guztiak kritiko agertu gara prozesu honekin. Lehenik eta behin, Hezkuntza sailak, daukan arduratik, ez duelako argitu zein den bere hezkuntza eredua eta zein diren bere asmoak, hau da, ez du argitu hezkuntza publikoa hezkuntza sistemaren ardatz izateko pausuak emateko prest dagoen edo egungo sare banaketa kontsolidatu nahi duen.  Bizi dugun egoerak berehalako esku-hartzea eskatzen du Eusko Jaurlaritzaren aldetik, justizia soziala bermatuz eta eskola publikoa indartuz. Bigarrenik, prozedurari dagokionean, oinarrizko parte-hartze demokratikoaren aurkakoa izan da erabat, berak erabaki baititu bai edukiak, bai lantaldeen osaketa (zein eragilek, eta eragile bakoitzeko zein pertsonak zein lantaldetan parte hartu behar zuen, ordezkaritza kontutan hartu gabe). Eta azkenik, edukiei dagokionez, hezkuntza sistemari eragiten dioten oinarrizko hainbat gai kanpoan utzi ditu. Bereziki esanguratsua da segregazioa eta finantziazio ereduaren inguruan aipamenik ez egotea.

Prozesu horren ondorio izan da “Hezkuntzaren aldeko akordioa” deritzona, eta dokumentu honetan eta LOMCEri lotuta dagoen Heziberrin oinarrituta Euskal Hezkuntza Legea egitea adostu du Eusko Legebiltzarrak. Gaur hemen bildu garen eragileok ozen salatu nahi dugu hori ezin dela izan hezkuntza lege berri baten oinarri. Legeak adostasun zabalak behar ditu, etorkizuneko hezkuntza-sistema eta ondorioz jendartea bera ere nolakoa izango den baldintzatuko bait du. Horregatik, oinarrizko parte hartze demokratikoa bermatuko duen prozesu berri bat abiatzea eskatzen dugu guztiok adostutako gaiekin.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Advertisement


 

Ariketen agenda

Apirila 2019 Maiatza 2019 Ekaina 2019
As As As Os os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

 

 Denon Eskola Araba: Florida kalea 62-A 2ş Vitoria-Gasteiz (Araba) Telefonoa : 945 256 162 / Faxa: 945 257 680 E-posta: E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

GOBIERNO VASCO DIPUTACIÓN DE ÁLAVA YTO. VITORIA-GASTEIZ CAJA VITAL KUTXA