Gora Gasteiz

Gora Gasteizek hezkuntzan atxikimenduak jasotzeko prestatu duen manifestua helarazten dizuegu. Denon Eskolak bere atxikimendua adierazi du azaroan federazioak kaleratu zuen Gasteiz hiri Inklusibo eta Hezitzailearen aldeko Manifestuarekin bat datorrelako.
Ikastetxeetan eztabaida eragitea nahi dugu eta egoki ikusten bada manifestuarekiko atxikimendua adieraztea. Era berean animatu nahi zaituztegu Gora Gasteizeko irudi edo logotipoarekin ikastetxean argazkiren bat ateratzera ondoren dokumentuan azaltzen den helbide elektronikora bidaltzeko. 
Bestalde Gora Gasteizek antolatzen duen PHOTOCALL-a KORRIKA TXIKIAren egunean 17:00etan Plaza Berrian egongo da Guraso Elkarteak hurbil daitezen argazki egitera eta KORRIKA egunean, martxoak 28an, 13:00etan Fariņas aurrean.
Azkenik animatu nahi zaituztegu Gora Gasteiz Eguna-ren ospakizunean parte hartzera, apirilaren 18an hain zuzen ere, Vitoria-Gasteizen.